Sastarrain-Zestoa lasterketa egingo dute bihar

Unax LarraƱaga 2023ko eka. 22a, 11:23

Sastarrain baserria.

1,6 kilometroko ibilbidea izango da, eta bihar bertan Zestoako plazan 17:30etik 18:00etara eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek.

Bihar egingo dute Zestoako Udalak antolatu duen Sastarrain-Zestoa lasterketa. 1,6 kilometroko luzera izango du ibilbideak, Sastarrain baserriaren aurretik abiatuz Zestoako plazaraino. 18:30ean hasiko da lasterketa Sastarrainetik.

Herriko plazan egingo da izen ematea, egunean bertan 17:30etik 18:00etara, eta 13 urtetik gorakoek ahal izango dute parte hartu lasterketan. Irabazleek sariak jasoko dituzte eta parte hartzaileen artean zozketak egingo dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide