Luizia izan da Zestoan, eta itxita dago Zubimusu kaleko errepidea

Ihintza Elustondo 2023ko ekainaren 18a

Lur zatia erorita, Zubimusu kalean.

18:30 aldean lur zati bat erori da Zubimusu kalean, herriguneko errepide baten gainera. Une honetan, itxita dago errepidea, eta trafikoa beste eremu batetik bideratzen ari dira.

Luizia izan da arratsaldean Zestoan, eta kalteak eragin ditu gertaerak herritarren artean. Hain zuzen ere, 18:30 aldean lur zati bat erori da Zubimusu kalean, herriguneko errepide baten gainera. Ertzaintzak jakinarazi duenez, itxita dago errepidea, eta trafikoa beste eremu batetik bideratzen ari dira. Azken orduetan izaten ari den euri jasak eragin du lur jausia.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide