Bazter askotako trenak, Iraetako VII. Tren Txikien Topaketan

Andoni Elduaien 2023ko ekainaren 17a

Euskal Herriko, Kataluniako nahiz Espainiako hainbat tren izan dira gaur Iraetako zirkuituan. Topaketa goizez nahiz arratsaldez egin dute, eta hara hurbildu diren herritarrek gogotik gozatu dute trenen gainera igota.

Zazpigarren aldiz ari dira egiten gaur, larunbata, Iraetako Tren Topaketa. Iraetako futbol zelaiaren ondoan muntatuta dagoen zirkuituan elkartu dira beste behin Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako 30 bat trenzale. 

Bost hazbeteko Trenen Elkarteak antolatu du gaurko topaketa, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Topaketari goizean eman diote hasiera; izan ere, 10:00etatik 13:00etara zirkuituari trenean itzuliak emateko aukera izan dute hara hurbildu diren herritarrek. Arratsaldean ere izan da aukera, baina eguraldi makurrak zerbait trabatu du trenzaleek festa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide