Larunbatean, ekainaren 17an, jokatuko dute lehen eta bigarren urteko kadete mailako txirrindulariei zuzendutako Arroako III. Saria. Berrikuntza nagusi bat izango du aurten Arroako probak, lehen aldiz neskek ere parte hartuko dutelako lasterketan.
16:30ean abiatuko dira txirrindulariak Sansinenea industrialdetik, eta gune berean izango dute helmuga. Bitartean, hiru Zakila Bira txiki osatu beharko dituzte kirolariek, eta azken itzulian Arroagora igoko dira, Sansineneko helmugara jaitsi aurretik.