Elizari negoziatzera eser dadila eskatzeko, elkarretaratzea

Aitziber Arzallus 2023ko ekainaren 13a

Zestoako Gazte Asanbladako kideek egindako elkarretaratze bat.

Zestoako Gazte Asanbladak deituta, etzi, osteguna, elkarretaratzea egingo dute Donostiako Gotzaindegiaren aurrean, 18:00etan hasita.

Zestoako Gazte Asanbladak deituta eta Eliza negoziatu, Gaztetxea Zentrora! lelopean, etzi, osteguna, elkarretaratzea egingo dute Donostian, Gotzaindegiaren aurrean, 18:00etan hasita. Leloak dioen moduan, Eliza negoziatzera eseriarazi nahi dute Gazte Asanbladako kideek; izan ere, bere jabetzakoa den Elizondo eraikinetik atera ezean, berriz ere bide judizialari ekingo diola jakinarazi zien Elizak gazteei orain dela aste batzuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide