Itxaropena dantza taldeak ikasturteko ekitaldi nagusia egingo du larunbatean

Unax Larrañaga 2023ko ekainaren 13a

Itxaropena taldearen ekitaldi bat.

Urmuga berean dantzan emanaldia eskainiko du dantza taldeak Laranjadi plazan. Xalbador eta Uztapideren bertsoak ere entzuteko aukera izango da.

Zestoako Itxaropena dantza taldeak Urmuga berean dantzan izeneko emanaldia eskainiko du larunbatean, 19:00etan, Laranjadi plazan.

Dantza taldearen urteko ekitaldi nagusia izango da larunbatekoa, eta Zestoa eta Urepele herrien arteko adiskidetza azpimarratuz, Xalbadorren eta Uztapideren bertsoak entzuteko aukera ere izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide