Udako solstizioaren etorrera ospatzeko, Eguzki Xuri kontzertua ekainaren 29ra atzeratu dute Zestoan

Andoni Elduaien 2023ko ekainaren 16a

Sastarraingo harrobian izango da kontzertua igandean.

Zestoako Sastarraingo harrobian igande honetan zen kontzertua egitekoa. Eguraldi iragarpena tarteko, ordea, ekainaren 29ra atzeratu dute. Juantxo Zeberio musikariak sortutako bidaia musikala aurkeztuko dute, eta musikariek, abeslariek, abesbatzek eta dantzariek parte hartuko dute emanaldian. Sarrerak aurrez eros daitezke, 10 euroren truke.

Udako solstizioaren etorrera ospatzeko, Eguzki Xuri kontzertua antolatu dute Zestoan. Igande honetan, hilaren 18an, zen egitekoa Zestoako Sastarraingo harrobian (19:00). Iganderako eguraldi iragarpena tarteko, baina, atzeratu egin dute saioa ekainaren 29ra (osteguna).

World Weather Network klima larrialdiari ahotsa jartzen dion arte agentzia independenteen sareak antolatutako emanaldia da Zestoakoa, Artingeniumen bitartez. Juantxo Zeberio musikariak sortutako bidaia musikala aurkeztuko dute. Emanaldian parte hartuko dute Maddi Oihenart, Miren Narbaiza eta Olaia Intziarte abeslariek; hari laukoteak, harpak eta musikari laukoteak, eta Tolosako Laskabesbatzak, Tolosako Abesbatza Gazteak (TAG) zein Harrobia Dantza Bertikala konpainiak.

Sarrerak aurrez jarrita dituzte saltzen Internet bidez edo turismo bulegoan, 10 eurotan. Antolatzaileek jakinarazi dute harrobia gune babestua denez, ezingo dela hara kotxez iritsi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide