Aizarnako Kultur Etxean igogailua jartzeko obren esleipena martxan jarri du Zestoako Udalak

Ihintza Elustondo 2023ko ekainaren 9a

Aizarnako Kultur Etxea. (Zestoako Udala)

Herritarrek hala eskatuta, lehen solairuan kokaturik dagoen Kultur Etxera igotzeko igogailua jartzeko prozesua abiatu du udalak. Proiektuaren aurrekontua 28.844,88 eurokoa da, eta urtearen amaierarako igogailua jarrita izango dela aurreikusten du erakundeak.

Orain dela hilabete batzuk, Aizarnako herritarrek eskaera berezia zuzendu zioten Zestoako Udalari: lehen solairuan kokaturik dagoen Kultur Etxera igotzeko igogailua jartzea ezinbesteako zela adierazi zioten zenbait herritarrek erakundeari. Horregatik, Zestoako Udalak igogailuaren hornidura kontratazioa martxan jartzea erabaki du. Proiektuaren aurrekontua 28.844,88 eurokoa da, eta urtearen amaierarako igogailua jarrita eta igeltseritza lanak amaituta egongo direla aurreikusten du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide