Beste txapel bat eskuratu du Naroa Agirre esku pilotari arroarrak. Amaia Aldai aurrerlariarekin bikotea osatuta, Gasteizko Zaramagako 48. Txapelketaren emakumeen elite mailako finala irabazi du Agirrek: 22-19 nagusitu ziren arroarra eta dimoztarra Garairen eta Gaminderen kontra jokatutako finalean.
Emakumeen zein gizonen lau final jokatu zituzten guztira atzo Zaramagako frontoian, eta horiek ikusteko aukera izango da bihar eguerdian ETB1en, 12:30etik aurrera.