Irailaren 7tik 10era ospatuko dituzte Zestoako amabirjinak

Maialen Etxaniz 2023ko ekainaren 8a

Zestoako festa batzordeak asteartean egin zuen iraileko festak eta udako ekintzak antolatzeko lehen bilera, eta han erabakita, aurtengo amabirjinak irailaren 7tik 10era bitartean ospatuko dituzte. Aldaketetarik ezean, irailaren 7an, arratsaldez, botako dute txupinazoa; ohi bezala, irailaren 8a Amabirjin Eguna izango da, irailaren 9a kuadrillena, eta 10ean umeen bazkaria. Zekorketak 8an eta 10ean izango dira.

Irailaren 2an eta 3an, Gazte Eguna eta jubilatuen eguna ospatuko dituzte. Gazte eguna larunbatean izango da, eta aurten, Ondarbasoko igoera goizez egingo dute. Ondoren, bazkari herrikoia izango da. Iluntzean, Lin Ton Taun eta EH Sukarrak kontzertu bana eskainiko dute. Igandean, berriz, Jubilatuen Eguna ospatuko dute.

Ekainaren 20an egingo dute hurrengo bilera, 19:00etan Alonderon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide