Furgobaratza zerbitzua izango da astelehenean, Zestoan

Ane Olaizola 2023ko ekainaren 6a

Batetik, aholkularitza zerbitzua eskainiko dute Zestoako Baratze Parkean, eta bestetik, izurriei eta gaixotasunei buruzko ikastaroa eskainiko dute.

Kutxa Ekogunearen eta Kimu Baten eskutik, Zestoako Baratze Parkean Furgobaratza zerbitzua eskainiko dute datorren astelehenean, hilaren 12an, 18:00etatik 20:00etara artean. Batetik, baratzeei lotutako aholkularitza zerbitzua eskainiko dute, eta mintegi ekologikoa ere jarriko dute, nahi duenak landareak eta haziak eros ditzan. Bestetik, baratzeko landareen gaixotasunen eta izurrien inguruko ikastaroa eskainiko dute. Doako tailerra izango da, edonork parte har dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide