Maiatzaren 14an Udaberriko III. Argazki Rallya egin zuten Arroabean, Ezkaizto auzo elkarteak antolatuta, eta atzo arratsaldean egin zuten sari banaketa. 16 urte bitartekoen kategorian, Oihan Ruizentzat izan da lehen saria; Maria Iribarrentzat bigarrena; eta Nara Merinorentzat hirugarrena. 16 urtetik gorakoetan, berriz, Jorge Murgiondorentzat izan da lehen saria; Ivan Rodriguezentzat bigarrena; eta Eduardo Merinorentzat hirugarrena.
Sailkapenean posturik onena eskuratu duen auzotarra Ibon Ruiz izan da; argazki onenaren saria, Jorge Murgiondori eman diote; eta herri bozketan arroarrek boto gehien eman dizkioten argazkia Ibon Ruizena izan da. 49 arroarrek parte hartu dute bozketa horretan.
Adin tarte desberdinetako 11 lagunek parte hartu zuten maiatzaren 14ko argazki rallyan; hain zuzen, 16 urtetik beherako lau gaztetxok eta 16 urtetik gorako zazpi lagunek. Parte hartu zutenetako bederatzi arroarrak ziren, eta bi ziren kanpotarrak.