Jaioterrian aurkeztu du Luisa Etxeberriak 'Isiltasuna josi' poesia liburua

Ane Olaizola 2023ko maiatzaren 13a

Iaz kaleratutako liburua udaletxean aurkeztu zuen idazleak, dozenaka lagunen aurrean; tartean, lagunak eta senideak. Gainera, idazleak bere liburu berriko poesiak errezitatzen zituen bitartean,  Nerea Mendizabalek eta Agurtzane Auzmendik zuzeneko musika eskaii zuten, eta Maragda Cuscuelak ilustrazioak margotu zituen.

Luisa Etxeberria poeta zestoarrak bere jaioterrian —Katalunian bizi da azken urteetan— aurkeztu zuen azken liburua atzo, ostiralez. Joan zen urtean Sargir el silenci liburua kaleratu zuen, eta Jon Elordik euskarara itzuli zuen liburua: Isiltasuna josi. Lan horretarako poemak eraman zituen udaletxeko batzar aretoan. Txiki geratu zen aretoa, dozenaka lagunek jarraitu baitzuten liburu aurkezpena zuzenean, eta pozik agertu zen idazlea, liburua "lagunen eta senideen aurrean" aurkezteko tartea zuelako. Gainera, ez zen aurkezpen soil bat izan atzokoa, beste arte diziplina batzuekin uztartu baitzuen Etxeberriak saioak. Hain zuzen, idazleak bere liburu berriko poesiak errezitatzen zituen bitartean, Nerea Mendizabalek eta Agurtzane Auzmendik zuzeneko musika eskaini zuten, eta Maragda Cuscuelak ilustrazioak margotu zituen. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide