Lluisa Etxeberria poeta zestoarrak bere lan berriena herrian aurkeztuko du ostiral honetan, maiatzaren 12an. Iaz plazaratu zuen Etxeberriak Isiltasuna josi, Bartzelonako Euskal Etxean; orain, Zestoan aurkeztuko du liburua, poesia, ilustrazioa eta musika uztartuko dituen aurkezpen ekitaldi "artistikoan".
Ostiraleko ekitaldian, bere liburu berriko poesiak errezitatuko ditu Etxeberriak, Nerea Mendizabalek eta Agurtzane Auzmendik zuzeneko musika eskaintzen eta Maragda Cuscuelak ilustrazioak margotzen dituen bitartean. Zestoako Udalaren Kultura zerbitzuaren eta Udal Liburutegiaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia 19:00etan hasiko da, udaletxeko batzar aretoan.
Ostiraleko aurkezpen ekitaldia iragartzeko bideo hau osatu dute ekitaldiaren sustatzaileek; Etxeberriak Bartzelonan egin zuen aurkezpeneko irudiak ikus daitezke bertan, besteak beste.