Zer da barreterapia? izenburuarekin, aurkezpen hitzaldia emango du gaur arratsaldean Arroabean Manex Beristainek. Barreterapia ikastaroa emango du Beristainek Arroabean, eta barreterapia zer den eta emango duen ikastaroaren xehetasunak azalduko ditu gaurko hitzaldian. 18:00etan hasiko da, Elkargunean.
Ezkaizto auzo elkarteak antolatu du gaurko saioa. "Interesa duen oro" gonbidatu dute hitzaldira, eta ikastaroan parte hartu nahi dutenentzat izen ematea datorren astean irekiko dutela aurreratu dute.