Helduen danborradarekin hasi dituzte aurten ere santakutzak Zestoan

Urtzi Oteiza 2023ko maiatzaren 3a

Danbor hotsek eta danborradako doinuen erritmoak gidatuko dituzte aurten ere Santa Kutz jaiak Zestoan. Atzo, Santa Kutz bezpera, helduen danborradarekin hasi ziren festak ospatzen; eta gaur arratsaldean, umeen danborradarekin bukatuko dituzte ospakizunak. Atzoko danborradaren laburpena ikus daiteke bideo honetan.

Umorez eta gogotsu ospatu zuten atzo Zestoan santakutzen hasiera. Helduen danborradako zortzi taldeak kalez kale ibili ziren 22:30etik aurrera, Gurutzean eta herriko plazan geldialdiak eginda; plazan, danbor festaren azken txanpan, herriko bandera eta ikurrina igo zituzten udaletxeko balkoian. Hemen, bezperako danborradaren argazki bilduma.

Gaur, berriz, umeen txanda izango da. 18:00etan hasiko da hainbat berrikuntza izango dituen danbor jotzaile gaztetxoen desfilea.

Erlazionatuak

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide