Portale kultur elkarteak antolatuta, herriko sortzaileen azoka egingo dute maiatzaren 13an, zapatuan, Zestoan. 18:00etatik 20:00etara egingo dute Euskal Herria plazan, eta askotariko produktuak erosi ahal izango dituzte herritarrek.
Azoka bukatzean, 19:30ean, Zumaiako Eire musika taldearen emanaldia izango da Portale kulturgunearen terrazan, eta gero, 22:30etik aurrera, Elba DJak saioa eskainiko du tabernaren barruan.