Gaztetxearen 34. urtemugako eguna ospatuko dute igandean Zestoan

Mailo Oiarzabal 2023ko apirilaren 27a

Bertsio Gauarekin bukatuko dituzte ospakizunak igandean Zestoako Gaztetxekoek. Argazkian, iazko bertsio gauean hartutako irudi bat. (Zestoako Gaztetxea)

Eguerditik gaueraino, Zestoako Gazte Asanbladak antolatutako hainbat ekitaldi izango dira. Bertsio Gauarekin bukatuko dute eguna.

Igandean borobilduko du Zestoako Gazte Asanbladak Gaztetxearen 34. urtemuga ospatzeko prestatu duen hil osoko egitaraua. Apirilaren 30ean, Gaztetxearen Urtemuga Eguna ospatuko dute, eta hainbat ekintza prestatu dituzte.

Eguerdian bertso-triki poteoarekin hasi eta gaueko Bertsio Gauarekin bukatuko den egitarauak honako hitzordu hauek izango ditu:

  • 12:30. Bertso-triki poteoa herriko kaleetan, Danel Olanorekin eta Jon Gurrutxagarekin.
  • 14:30. Bazkaria, Zentroan. Menua: haragi edo barazki paella. Bazkarirako txartelak Mollergin daude eskuragai, 12 eurotan. Ondoren, sokatira.
  • 18:30. Poteo musikatua, herriko kaleetan.
  • 22:00. Bertsio Gaua, gaztetxe zaharrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide