Igandean jokatuko dute Zestoan txirrindulari kadeteen IX. Gurutzeaga saria

Mailo Oiarzabal 2023ko apirilaren 26a

Gurutzeaga sariaren artxiboko irudi bat. (Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa)

59,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute txirrindulariek. 16:30ean hasiko da lasterketa, plazatik.

Igandean, apirilaren 30ean, jokatuko dute kadete mailako txirrindularien IX. Gurutzeaga saria. Herriko plazatik irtengo dira txirrindulariak 16:30ean, eta 59,5 kilometroko ibilbidea osatu ondoren, Gurutzeagako frontoiaren parean izango dute helmuga.

Arozenako bidegurutzean kostaldera hartuta, hiru bider osatuko dute Iraeta-Aizarnazabal-Muniosoro-Oikia-Txikierdi-Narrondo-Arroabea zirkuitua. Arroabera hirugarren aldiz iritsitakoan, Presaldeko bidea hartu eta Arroagoira igoko dira, handik Iraetara jaitsi eta Zestoako herriguneko helmugara zuzentzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide