Atabalak astinduta, santakutzetako danborradarako prest dira zestoarrak

Maialen Etxaniz 2023ko apirilaren 26a

Atzo egin zuten santakutzetako helduen danborradarako bigarren entsegua kiroldegiko aterpean. Gaur egingo duten hirugarren eta azken entsegua Zestoako musika bandarekin batera, 20:00etan hasita. 

Ate joka dira Zestoako Santa Kutz jaiak. Herritarrak dagoeneko festetan murgiltzeko prestatzen hasi dira, eta danborrak armairuetatik aterata, astelehenean ekin zieten danborradarako entseguei. Atzo egin zuten bigarrengoa, eta gaur egingo dute hirugarren eta azkenengoa, Udal Musika Bandaren doinuekin lagunduta. Kiroldegiko aterpean egiten dituzte entseguak zestoarrek, eta gaurkoa ere han izango da, 20:00etan hasita. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide