Haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da asteartean Zestoako Liburutegian

Nerea Uranga 2023ko apirilaren 22a

Zestoako Udal Liburutegia.

Kontaidazu ipuin bat egitasmoko saioa izango da asteartean, 17:30ean, Zestoako Udal Liburutegian. Jone Bergara ariko da ipuin kontalari.

Lehen Hezkuntzako aurreneko mailatik gorako haurrentzako ipuin kontaketa saioa izango da asteartean, apirilaren 25ean, Zestoako Udal Liburutegian. Kontaidazu ipuin bat egitasmoaren barruko saioa izango da. 17:30ean hasiko da saioa, eta Jone Bergarak kontatuko du ipuina.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide