Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Zestoako Udalak. Laguntzaren helburua da 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria duten herritarrei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak beren kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea.
Hori bai, dirulaguntza eskatu ahal izateko, ordaintzen duten alokairu errentak gehienez hilean 550 eurokoa izan beharko du. Eskaera aurkeztu nahi duten guztiek deialdiaren oinarrietan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko dute udaleko Gizarte Zerbitzuetan, aurrez hitzordua hartuta, irailaren 1a baino lehen.