'Herri txiki, infernu handi' Aizarnara ere iritsi da

Ane Olaizola 2023ko apirilaren 18a

Aizarnako saioaren ekitaldi berezia eta azken grabazioa hilaren 20an egingo dute, 21:00etan.

ETB1eko Herri txiki, infernu handi saioko lantaldeak Aizarnan egin du azken geldialdia, eta hango herritarrak elkarrizketatzen aritu dira Miren Nogales eta Mikel Pagadi aurkezleak. Saioaren ekitaldi berezia, berriz, hilaren 20an, ostegunez, egingo dute, 21:00etan, plazan. Eguraldi txarra eginez gero, berriz, frontoian izango da grabaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide