'Zaldi berdea' liburua aurkeztuko du Jose Mari Sagarduik bihar Portalen

Mailo Oiarzabal 2023ko api. 18a, 10:24

'Zaldi berdea' liburuaren azala. (Txalaparta)

31 urteko espetxealdian bizitakoetan oinarrituta idatzi du narrazio liburua preso ohi bizkaitarrak.

Jose Mari Sagardui Gatza ETAko preso ohia Zestoan izango da bihar, iaz argitaratu zuen Zaldi berdea liburua aurkezteko.

31 urtez egon zen espetxeratuta Sagardui, hainbat ihesaldi ahalegin egin zituen tartean. Urte horietan guztietan bizitakoetan oinarritutako narrazio liburua da Zaldi berdea.

Portale kultur elkarteak eta Zestoako Sarek elkarlanean antolatu dute biharko ekitaldia. Portale kulturgunean izango da, 19:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide