Herrigunetik gertuko bazterretan ibili dira Zestoa Osasuntsuko irteeran

Mailo Oiarzabal 2023ko apirilaren 14a

Eguraldi euritsuari aurre eginez osatu zuten ibilbide luzea hamazazpi lagunek.

Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan, ibilbide luzearen txanda izan zuten atzo. Hamazazpi laguneko taldea osatuta, eguraldi freskoari eta euriari aurre egin, herrigune inguruko landaguneetan zehar ibili ziren, Ekainberri, Sastarrain, Agitta eta Etorra inguruetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide