Zestoako Gazte Asanbladak santakutzak eta santakutzetan egingo den danborradako taldea antolatzen hasteko batzar zabala deitu du apirilaren 10erako, astelehenerako. 19:00etan jarri du bilerarako hitzordua, Gaztetxe berrian. Adierazi du danborrada antolatzen hasteko eta bertan izena emateko egingo dutela bilkura hori.
Horrez gainera, danborradako Gaztetxeko taldearen entsegu egunak ere jakinarazi ditu. Bi entsegu egun jarri dituzte Gaztetxe berrian, eta biak 19:00etan hasita: apirilaren 17a eta 20a dira jarritako entsegu egunak.