Apirilaren 30ean Bertsio Gaua egin asmo du Zestoako Gazte Asanbladak 34. urtemuga ospatzeko egitarauaren barruan. Herritar guztiak animatu dituzte Bertsio Gauean parte hartzera, antolatzaileen arabera parte hartzeko ez baita "musikari ona" izan behar. Musika ekitaldi hori antolatzen hasteko batzarra bihar astearterako (apirilak 4) deitu dute. 19:30ean izango da bilera, Gaztetxe berrian.
Hona hemen Bertsio Gauean parte hartzera animatuz Gazte Asanbladakoek egin dute bideoa.