Bihotz eta Urko Uzkudun anai-arrebek egingo dute aurtengo Zestoako haurren danborradan aterako den karroza. Hain zuzen ere, maiatzaren 3an izango da umeen danborrada, Santa Kutz jaietan.
Karroza ateratzea aspaldiko ohitura dute Zestoan, baina aurtengoa da karroza nork egin erabakitzeko udalak lehiaketa antolatu duen lehen aldia. "Urte askotan, herriko boluntario talde batek egin izan du karroza hori, eta beste urte batzuetan –gutxitan– enpresa espezializatuei enkargatu zaie. Aurtengoan ere, Zestoako Udalaren asmoa da sormenari, ideia eta ikuspegi berritzaile eta freskoei tartea eskaintzea". Horregatik erabaki zuen erakundeak lehiaketa antolatzea.
Martxoaren 10era arteko epea utzi zuen lehiaketara proiektuak aurkezteko, eta Uzkudun anai-arrebena izan da hautatu dutena. 3.000 euroko dirulaguntza jasoko dute karroza gauzatzeko.