Apirilaren 18an izango da Zestoako Gaztetxearen kontrako epaiketa

Aitziber Arzallus 2023ko martxoaren 28a

Elizondo eraikina. (Aitziber Arzallus)

Zestoako Gazte Asanbladako kideek duela hilabete pasatxo okupatu zuten Elizaren jabetzakoa den Elizondo eraikina. Harrezkero Elizak ez du gazteekin hitz egiterik nahi izan, baina eraikinera sartu eta egun gutxira jakin zuten Gipuzkoako Gotzaindegiak euren kontrako salaketa jarri zuela. Beste behin, negoziatzera esertzeko eta salaketa kentzeko eskatu diote Elizari.  

Gipuzkoako Gotzaindegiak Zestoako Gaztetxearen kontra jarritako salaketak aurrera jarraitzen du, eta dagoeneko iragarri dute epaiketa eguna: apirilaren 18a. Zestoako Gazte Asanbladak eman du horren berri, bideo bidez, eta aukera baliatu du Elizari beste behin eskatzeko negoziatzera eser dadila eta salaketa ken dezala.

Hilabete baino gehiago igaro da Zestoako Gazte Asanbladako kideek Elizondo eraikina okupatu zutenetik, Gaztetxe berria eraikitzeko leku aproposa zela iritzita, eta harrezkero, behin baino gehiagotan saiatu izan dira Elizarekin harremanetan jartzen, bera baita eraikinaren jabea. Elizak ez du gazteekin hitz egiterik nahi izan, baina eraikinera sartu eta gutxira izan zuten haren berri, Gipuzkoako Gotzaindegiak salaketa jarri baitzien. Orain jakin dute apirilaren 18an izango dela epaiketa. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide