Ardo dastaketaren VIII. edizioa egingo dute zapatuan, Zestoan

Julene Frantzesena 2023ko martxoaren 27a

Herritar ugari iaz, ardo dastaketan.

12:30etik 14:30era egingo dute dastaketa, kiroldegiko aterpean. Hamaika upategitako ardoak probatzeko aukera izango dute herritarrek, baita mokaduak dastatzekoa ere. Ustekabe txaranga ariko da giroa alaitzen.

Ardo dastaketaren VIII. edizioa izango da zapatuan Zestoan. Laiak saltokiak antolatuta, herritarrek jan-edanerako aukera izango dute eguerdi partean, kiroldegiko aterpean. Zehazki, 12:30etik 14:30era egingo dute dastaketa.

Orotara, hamaika upategitako edariak probatzeko aukera izango da: Aimarez, G. Aldazabal, Monteabellon, Rioja Bordon, G. de Olano, Aitaren, Caecus, Ondalan, Zudugarai, Ramon Bilbao eta B. Mazuela. Halaber, ardoari laguntzeko, Lopene harategiko, Basatxerriren eta Maisorren produktuekin osatutako mokaduak dastatzeko aukera izango dute herritarrek.

Giroa alaitzeaz, berriz, Eibarko Ustekabe txaranga arduratuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide