Ekainberrik Kobaluzoen Egunarekin bat egingo du datorren asteburuan

Nerea Uranga 2023ko martxoaren 20a

Ekainberrirako sarrera.

Martxoaren 26rako egitarau berezia prestatu dute Ekainberrin, eta Ekain Fast bisita gidatua erdi prezioan egiteko aukera eskainiko dute, eta bisitarien artean zozketak egingo dituzte.

Martxoaren 26an, igandean, Kobazuloen Egunarekin bat egingo du Ekainberrik, eta egitarau berezia prestatu dute 13. edizioaren ospakizunerako. Hau da, Ekaingo kobazuloaren erreplika bisitatzeko Ekain Fast bisita gidaturako sarrerak %50eko deskontuarekin eskainiko dituzte, eta bisitariek Ekain Abenturaren sarrerak erosi ahalko dituzte larunbat eta igandean.

Horrez gainera, martxoaren 25an eta 26an Ekainberri bisitatzen dutenek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango dute: ostatu batean gau bat, gosaria barne, zozketan nahiz kobazulo parte hartzaile guztietan sartzeko bonuen eta kobazulo guztietako produktuekin egindako saski baten zozketan ere.

Asteburuan Ekainberri 11:00etatik 19:00etara egongo da zabalik. Erreserbak Ekainberriren webgunean edo Ekainberriko sarreren salmenta bulegoan (Portale kalea 1en edo 943-86 88 11 telefono zenbakian) egin daitezke.

Ekainberri Lurpea elkartearen sortzaileetako bat izan zen 2008an, Ekainberri inauguratu zen urte berean. Ekainberrirekin batera ondorengo kobek hartzen dute parte Lurpea elkartean: Gipuzkoako Arrikrutz, Ipar Euskal Herriko Izturitze eta Sarako Lezea, Nafarroako Mendukilo, Zugarramurdi eta Urdazubi, eta Bizkaiko Pozalagua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide