Pentsioen egoeraz ariko da asteazkenean Zestoan Eduardo Garcia Elosua

Mailo Oiarzabal 2023ko martxoaren 20a

Eduardo Garcia Elosua.

Gizarte Segurantzan aditua eta CCOO sindikatuko aholkularia da Garcia Elosua. Zestoako EAJk antolatu du hitzaldi irekia.

Pentsioen egoera izeneko hitzaldia eskainiko du etzi, asteazkena, Eduardo Garcia Elosuak Zestoan. Gizarte Segurantzan aditua eta CCOO sindikatuko aholkularia da Garcia Elosua.

Zestoako EAJk antolatu du hitzordua, joan nahi duen herritar ororentzat. 19:00etan hasiko da Garcia Elosuaren hitzaldia, Alonderoko aretoan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide