Martxoaren 8arekin lotuta, 4 urtetik gorakoei zuzendutako ipuin kontaketa saioa izango da bihar Arroabeko eskola zaharrean, 17:00etan. Maite Franko ipuin kontalariak Panpinak Aitorrentzat izeneko ipuin kontaketa aurkeztuko du han.
Arroabeko Talde Feministak, Ezkaizto auzo elkarteak eta Sakulupe guraso elkarteak antolatu dute, elkarlanean.