Elizondoz eta Gaztetxearen lekualdatzeaz batzarra deitu du Zestoako Udalak

Mailo Oiarzabal 2023ko martxoaren 7a

Alondero eraikina. Hango kultur aretoan egingo dute udalak deitutako batzarra ostiralean. (Mailo Oiarzabal)

Otsailaren 28rako deitutakoa bertan behera utzi ondoren, ostiral honetarako, martxoaren 10erako, egin du deialdi berria.

Elizondo antzoki zaharraren (Zentroa) eta Zestoako Gaztetxearen lekualdatzearen inguruan azalpenak emango ditu Zestoako Udalak ostiral honetan, martxoaren 10ean, batzar ireki batean. Alonderoko aretoan egingo dute batzarra, 19:00etan.

Gai beraren gainean batzar irekia egitekoa zen erakundea joan den otsailaren 28an. Zestoako Gazte Asanbladak otsailaren 7ko agerraldian esandakoei erantzunez egin zuen bilkura hartarako deia Udal Gobernuak, baina bertan behera utzi zuen gero, gazte asanbladako kideak Elizarena den eraikinean sartu ondoren.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide