Plazako zorua berregokitzen ari dira Zestoan

Mailo Oiarzabal 2023ko martxoaren 4a

Galtzada-harria altxatuta, Zestoako plazan, zorua txukuntzeko lanen fase berrian. (Mailo Oiarzabal)

Zatika ari dira konpontzen, eta eliza parean hasi dituzte orain galtzada-harria txukuntzeko lanak.

Zestoako Udalak herriko plazaren zorua konpontzeko lanen fase berri bati ekin dio. Galtzada-harrizkoa da plaza osoko zorua, eta zatika ari dira txukuntzen eta egokitzen. Oraingo honetan, elizaren pareko zatian hasi dituzte lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide