Ariketa fisikoa egiteko makinak jarri ditu Zestoako Udalak San Juan parkean. Makinak erosteko aurrekontua 2.269 eurokoa izan da, eta horiek parkean jartzeko lanean udal brigadako langileek jardun dute.
Udalak azaldu duenez, gorputzeko atal desberdinak lantzeko gimnasia egiteko gailuak dira San Juan parkean jarri dituztenak, eta adin guztietako herritarrei egokitutakoak. "Egunero San Juan parke inguruan herritar ugari ibiltzen da oinez, eta horregatik erabaki du udalak parkea egokitzea", esan du erakundeak. Mikel Arregi alkatearen arabera, "herriko hainbat parketan antzeko gailuak" jartzea da udalaren asmoa, "beti ere, atsedena ariketa fisikoarekin bateragarri eginez".