Zestoako EH Bilduk herri batzarra egingo du gaur, asteazkena, eta batez ere honako bi gai hauek landuko ditu saioan: batetik, datozen udal hauteskundeei begira koalizioak daraman prozesuaren berri emango du, eta bestetik, energia trantsizioaren "erronka" izango dute hizpide; hain zuzen, energia eolikoaren gaian sakonduko dute. 19:00etan elkartuko dira, Alonderon.