Kontaidazu ipuin bat programazioaren barruan hitzordu berria izango dute bihar arratsaldean Zestoako Udal Liburutegian. Oraingoan, Haur Hezkuntzako 3. mailatik Lehen Hezkuntzako 1. maila arteko haurrei zuzendutako saioa prestatu dute, eta Naiara Exposito izango da kontalaria. Aurrekoak bezala, 17:30ean hasiko da ipuin kontaketa.