LABek elkarretaratzea deitu du arratsalderako, 'Zaintza ez da negozioa' lelopean

Julene Frantzesena 2023ko otsailaren 22a

Maite Peña Gizarte Gaietako diputatuak solasaldia eskainiko du Alondero aretoan, eta haren atarian egingo du protesta sindikatuak.

Maite Peña Gizarte Gaietako diputatuak adinekoen egoitzei buruzko solasaldia eskainiko du gaur, asteazkena, Alondero aretoan, eta horren harira, elkarretaratzea deitu du LABek. Hain zuzen ere, Zaintza ez da negozioa lelopean egingo du protesta sindikatuak, 18:30ean, liburutegiaren aurrean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide