Zestoako EAJk antolatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Gaietako diputatu Maite Peña Zestoan izango da etzi, asteazkena. Batetik, adineko egoitzen eredu berriaren eta etxeko laguntzaren inguruko hitzaldia emango du, 19:00etan hasita, Alondereneko aretoan —liburutegi azpian—. Aurretik, ordea, herriko bi adinekoen egoitzak bisitatuko ditu: 17:00etan Gisasolara joango da, eta segidan, San Juan egoitzara joko du.