Beste behin, gaztetxea Zentrora lekualdatzeko eskatu dute

Aitziber Arzallus 2023ko otsailaren 18a

Gaur eguerdian Zestoako plazan egin duten elkarretaratzea. (Utzitakoa)

Dozenaka izan dira, mozorro eta guztia, Zestoako Gazte Asanbladaren deiari erantzunez gaur eguerdiko mobilizazioan parte hartu duten herritarrak.

Gaztetxea zentora orain! lelopean, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Zestoako plazan. Dozenaka izan dira, mozorro eta guztia, Zestoako Gazte Asanbladaren deiari erantzunez mobilizazioan parte hartu duten herritarrak. Gaztetxea Zentrora lekualdatzeko bidean "urrats bat gehiago" emateko eskatzeko deitu dute elkarretaratzea gazte asanbladako kideek. Haien esanetan, urte eta erdi igaro da prozesua hasi zutenetik, eta "legealdia amaitzear dagoen honetan, inoiz baina garrantzitsuago da agindu zitzaigun espazioa eskuratzeko prozesua amaitzea".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide