Zestoako Euskara Foroak udalaren, Zurrumurruen Aurkako Sarearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatu duen zurrumurruen aurkako formakuntza ikastaroaren bigarren saioa egin zuten atzo arratsaldean Alonderoko aretoan. Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak Kulturartekotasuna. Erronkak, aukerak, bideak izeneko hitzaldia eskaini zuen eta hogei bat lagunek parte hartu zuten saioan.
Euskara Foroaren egitasmoak datorren asteartean, otsailaren 21ean, izango du hirugarren eta azken hitzordua. Asier Gallastegi Korapilatzen aholkularitza, prestakuntza eta trebakuntza elkartearen zuzendariak Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak hizpide izango ditu hirugarren saio horretan. Aurreko biak bezala, 18:00etan hasiko da, Alonderon.