Kantoikoa eraitsi dute

Mailo Oiarzabal 2023ko otsailaren 15a

Arroagoiko etxe horren eraisketa gaurko programatuta zuen Zestoako Udalak, baina atzo goizaldean zati bat erori zitzaion eraikinari, eta egun bat aurreratu zituzten lanak. Gaur arratsean herri batzarra egingo dute Arroagoian, besteak beste, Kantoikoaren gaineko kontuak azaltzeko.

Kantoikoa etxe ia osoa eraitsi dute dagoeneko. Arroagoiko etxe horren eraisketa gaurko programatuta zuen Zestoako Udalak, baina atzo goizaldean zati bat erori zitzaion eraikinari, eta egun bat aurreratu zituzten lanak, segurtasuna bermatzeko eta eroritako zatiaren ondorioz itxi behar izan zuten Arroagoiko sarrera-irteerako errepidea lehenbailehen erabilgarri izateko. Kantoikoaren zatirik handiena atzo eraitsi zuten, eta gaur lanekin jarraituko dute.

Duela urtebete, 2022ko otsailaren 3an, sute batek kalte larriak eragin zituen Arroagoiko herrigunearen sarreran dagoen eta orain eraitsi duten etxea.

Gaur, 19:00etan, herri batzarra egingo dute Arroagoiko Herri Elkartean Zestoako Udalak deituta, besteak beste, Kantoikoaren gaineko kontuak azaltzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide