Arroagoiko Kantoikoa etxearen zati bat erori da bart

Mailo Oiarzabal 2023ko otsailaren 14a

Arroagoiko sarrera goizaldean. Irudiaren eskuinean, Kantoikoa etxea, hari eroritako puskak eta errepidearen errei bat itxita. (Utzitakoa)

Iazko otsailean sute batek asko kaltetu zuen eraikina. Aurreko egunetan zulo bat agertu zen paretetako batean, eta orain zati bat erori da. Arroagoiko herrigunearen sarreran dago etxea. Hain zuzen ere, Zestoako Udalak herri batzarra deitua du biharko Arroagoian, besteak beste, Kantoikoaren egoeraz hitz egiteko.

Kantoikoa etxearen zati bat erori da bart gauean, Arroagoian. Herrigunearen sarreran kantoia egiten duen etxebizitza horretan ez da inor bizi, eta 2022ko otsailaren 3an sute batek asko kaltetu zuen eraikina. Hain zuzen ere, Zestoako Udalak herri batzarra deitua du biharko Arroagoian, besteak beste, Kantoikoaren egoeraz hitz egiteko.

Bizilagunek azaldu dutenez, aurreko egunetan zulo bat agertu zen Kantoikoa etxearen paretetako batean, eta bart gauean zati bat erori zaio. Eraikinetik libratu diren hondakin batzuk kontra duen errepidera erori dira, eta errei bat itxi behar izan dute udaltzainek.

Kantoikoa etxeari eroritako zatiak. (Utzitakoa)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide