Arroagoiari dagozkion hainbat gai jorratzeko herri batzarra deitu du Zestoako Udalak etzirako, otsailaren 15a. 19:00etan hasiko da bilkura, Arroagoiko Herri Elkartean.
Hirigintzari lotutako gaiak nagusi dira gaitegian, bakarrak ez badira ere. Horrela, duela urtebete suak erre zuen Kantoikoa etxearen egoera hizpide izango dute asteazkeneko batzarrean, eta Zestoako Hiri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) berrian egungo jolastokiari eman beharreko izaeraz ere ariko dira. Erloju zaharraren kokapena ere hizketagai izango dute Arroagoiko herri batzarrean, bileran bertan sor daitezkeen beste batzuez gain.