Kobaz Koba Trail mendi lasterketaren zazpigarren edizioa jokatu zuten atzo Zestoan. Ohi bezala, bi ibilbide izan dituzte aukeran parte hartzaileek: 15 kilometroko Artzei bidea eta 26 kilometroko Zaldei bidea. Proba laburrean, Dani Lopez gasteiztarra (1:11:25) eta Ainara Urrutia aretxabaletarra nagusitu ziren (1:21:31). Proba luzean, bestalde, Iñigo Uribeetxebarria (2:13:46) lepazpiarrak lehen aldiz eskuratu zuen garaipena, baita Sara Peña oriotarrak (2:40:40) ere.