Zestoa Osasuntsuren etziko irteeran aldaketak iragarri dituzte

Mailo Oiarzabal 2023ko otsailaren 7a

Azaroan Azpeitira egin zuten irteeraren irudi bat. (Zestoako Udala)

09:15era aurreratu dute elkartzeko ordua, eta autobusean joango dira Aizarnazabalera, handik oinez itzultzeko.

Adineko pertsonak ariketa fisikoa egitera bultzatzeko Zestoa Osasuntsu egitasmoaren barruan ibilaldi luzea egingo dute etzi, otsailaren 9an, ibiltzeko ohitura dutenei zuzendutakoa. Aizarnazabalera joango dira Zestoako ibiltariak, baina hasieran iragarritako egitarauak aldaketak izan ditu.

Horrela, 09:15era aurreratu dute kiroldegi atarian elkartzeko ordua. Eta Aizarnazabalera oinez joan eta handik Zestoara garraio publikoan itzuli beharrean, alderantziz egingo dute: autobusean joango dira Aizarnazabalera, eta handik tipi-tapa egingo dute Zestoa arteko bidea.

Zestoa Osasuntsuren barruan egingo duten bigarren ibilaldi luzea izango da etzikoa. Azaroan egin zuten lehen irteera, Azpeitira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide