'Kontaidazu ipuin bat' programazioaren beste saio bat egingo dute asteartean Zestoan

Mailo Oiarzabal 2023ko otsailaren 5a

Zestoako Udal Liburutegia.

Haur Hezkuntzakoei zuzendutako emanaldia izango da eta Leire Etxeberria izango da kontalaria.

Zestoako Udal Liburutegian ipuin kontaketa saioa izango da etzi, asteartea, otsailaren 7a. Ikasturte honetan martxan duten Kontaidazu ipuin bat programazioaren barruan, Haur Hezkuntzako umeei zuzendutako saioa izango da asteartekoa.

Leire Etxeberria ariko da ipuin kontalari lanetan oraingoan. Ohi bezala, 17:30ean hasiko da ipuin kontaketa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide