Zestoa, santa eskean murgilduta

Mailo Oiarzabal 2023ko otsailaren 5a

Udalerria zabala izanagatik, Santa Ageda bezperako koplak, bertsoak eta festa bazter gehientsuenetara iritsi ziren atzo, eskean ibili ziren hainbat talderen eskutik.

Zestoan, Aizarnan, bi Arroetan, Lasaon... Santa Ageda bezperako koplen eta makil hotsen oihartzuna udalerriko bazter gehientsuenetara eraman zuten atzo Zestoan, otsailaren 4ko usadioa ondo errotuta dagoenaren seinale.

Zestoako santa eskeko taldea goiz eta arratsaldez ibili zen eskean. Legoia, Etorra, Akoa, adinekoen bi egoitzak eta, nola ez, herriguneko kaleak eta tabernak igaro zituzten. Eguna borobiltzeko, aurten asteburua lagun, bertso afaria ospatu zuten. Zestoa Herri Ikastetxeko ikasle, gutaso eta irakasleak ere ibili ziren atzo santa eskean, talde bat Iraetan eta beste bat Arroagoian

Aizarnan, Arroabean eta Lasaon ere elkartu ziren herritarrak santa eskerako. Hona hemen horietan jasotako hainbat irudi:

Aizarna

Arroabea

Lasao

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide