Immigrazioarekin lotutako zurrumurruen kontrako formakuntza prestatu du Zestoako Euskara Foroak

Nerea Uranga 2023ko otsailaren 3a

Alonderoko aretoan egingo dituzte formakuntza saioak. (Argazkia. Mailo Oiarzabal)

Hiru saio antolatu ditu, otsailaren 7tik 21era bitartean, Euskara Foroak Zestoako Udalaren Zurrumurruen Aurkako Sarearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Immigrazioarekin lotutako zurrumurruen aurkako formakuntza ikastaroa antolatu du Zestoako Euskara Foroak, Zestoako Udalaren, Zurrumurruen Aurkako Sarearen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Hiru saio eskainiko dituzte gaian adituak diren profesionalekin.; hirurak Alonderon izango dira, eta ordu eta erdikoak izango dira, 18:00etatik 19:30era artekoak. Saioetan aldibereko itzulpena izango da, eta saio denetara joaten direnek formakuntzan parte hartu izanaren ziurtagiria jasoko dute.

Formakuntza saioak:

  • Otsailaren 7an, asteartean, Migrazio prozesuak: zurrumurruak eta jarrerak hitzaldia eskainiko du Xabier Aierdi Begirune fundazioaren zuzendariak. 18:00etan, Alonderon.
  • Otsailaren 14an, asteartean, Kulturartekotasuna. Erronkak, bideak, aukerak… izenburuko formakuntza saioa eskainiko du Amelia Barquin Filologian Doktoreak eta Mondragon Unibertsitateko irakasleak. 18:00etan, Alonderon.
  • Otsailaren 21ean, asteartean, Elkarrizketarako eta komunikaziorako trebetasun praktikoak gaiaz ariko da Asier Gallastegi Korapilatzen aholkularitza, prestakuntza eta trebakuntza elkartearen zuzendaria. 18:00etan, Alonderon.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide